Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Haserretuak

2018ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Jaka Horiak garraio publikoa ia sinbolikoa den guneetako gidariak dira: autoaren ezinbesteko erabiltzaileak; sare sozialetan antolatu den talde desantolatua, Macronen izateko arrazoia diren neurri neoliberalekitotako jendeak, presidenteareganako arbuioak kale eta errepideetan batu dituenak, asko eta askotarikoak.

Eta garrantzitsu bilakatu dira. Kaleko presioaren ondorioz —ezkerreko eta eskuineko oposizio politikoak ere presiorako bidea ikusi du—, Macronek bere agintaldiko krisi politikorik larriena bizi du. Jada ukituta zegoenak, bere burua arriskuan ikusi, eta atzera egin behar izan du, bere programaren gai nagusietako bat oraingoz baztertuz, bizirik irauteko—agintean dagoenetik babesik txikiena dauka orain: %26—.

Baina beranduegi izan daiteke.

Protestek ez dute-eta baretzeko itxurarik. Asteon, ikasleak batu dira, eta modu horretara Frantziako hainbat mobilizazioren arrakastaren gakoa izan den mugimendua jarri da Jaka Horien alde, eta, ikasleen mugimenduaren atzetik, langileena ere aktibatzen hasi dira: CGTk mobilizaziora deitu duabenduaren 14rako, soldata eta pentsio igoerak eta babes soziala eskatzeko.

Jaka Horien haserrea piztu zuen txinpartaren atzean arrazoi sakonagoak baitaude: besteak beste, erosteko ahalmenaren galera, injustizia fiskala, etaoligarkiak hauspotutako demokraziaren gainbehera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.