martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Hazi beharrean

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Ez dute aukerarik galdu aurreko Espainiako Gobernuaren bi arduradun nagusiek —presidente Rajoyk eta presidenteorde Saenz de Santamariak— atzo Espainiako Auzitegi Gorenean eskainitako lekukotzan garbi uzteko ezinezkoa zela, eta izango dela, autodeterminazio erreferenduma egitea Espainia barruko lurralde batean. Ez orduan Katalunian, eta ez etorkizunean beste inon. Inork ez zuen espero besterik esatea, begi bistakoa delako, ez dutelako irizpidea aldatuko.

Hitz potoloak erabili zituzten Rajoyk eta Saenz de Santamariak: «Konstituzioa txikitu», «nazioaren subiranotasuna aldatu», «erabakia Espainia osoan hartu beharko litzateke, ez zati batean»... Ez dago eztabaida kuantitatiborako ez lekurik, ez borondaterik. Alegia, erantzun bera ematen dute estatuaren barruko nazio batean independentzia herritarren %10ek nahi dutenean eta, egokituko balitz, %90ek eskatzen dutenean. Hori esan behar dute orain, are gehiago Auzitegi Goreneko areto nagusian daudenean Kataluniako prozesuaren buruzagien aurkako epaiketan.

Katalunian independentziaren aldekoen kopuruak, %47 orain, jauzi garrantzitsu bat egiten badu, oso zaila edukiko dute Espainiako estatu egituretako arduradunek, edozein koloretakoak direla, orain arte bezalako estrategiarekin segitzea. Europak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.