Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Irudien garrantzia

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Atzo irudi indartsua zabaldu zen Madrildik, eta gaur ere gauza bera gertatuko da: Oriol Junqueras, Jordi Sanchez, Jordi Turull, Josep Rull eta Raul Romeva Kataluniako preso politikoak Espainiako Kongresuan eta Senatuan, euren eserlekuetarako akta jasotzen (atzo) eta Mahaiaren osaeraren bozketan parte hartzen (gaur), herritarrek aukeratu dituzten diputatu eta senatari diren aldetik. Poliziak blindaturik iritsi ziren, ordea, eta iritsiko dira gaur ere: Kongresuko aparkalekua Poliziak hartuta dago; estolda guztiak miatu dituzte, eta txakurrekin pasieran dabiltza, egoeraren larriak sor ditzakeen larritasunak eragozteko edo.

Irudi indartsua. Espainiak urteetan Kataluniako auziarekin izan duen jarrera hertsiaren eta antidemokratikoaren isla gorena, irudi bakar batean. Baina irudi bat, azken finean, salbuespena, salbuespenezko egoera politikoan, seguruenik diputatu akta galduko baitute, Mahaiaren aholkulari juridikoek erabakitzeko hartuko duten tartean. Mahaiak erabakiko du, bai, ez deliberazio horietara ohituak gauzkan Auzitegi Gorenak. Manuel Marchenaren taldeak eskuak garbitu ditu oraingoan, Espainiatik kanpo eman dezakeen irudi txarra saihesteko, epaiketaren azken txanpan. Ez dadila justizia izan argazki ilun bat aterako diona jarduera demokratikoaren etxeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.