Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Beste era batekoa

2019ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Zentsuraren «sukaldean» sartu da Joan Mari Torrealdai bere azken ikerketa lanean. Frankismo garaiko errepresio kulturala eta linguistikoa aintzat hartzeko «aldarrikapena» egitea, «erregimenaren arabera existitzen ez zen zentsura» argitara ateratzea eta kulturari egin zitzaion min kalkulaezinari buruzko memoria egitea da lan horren helburu. «Zor handi bat» kitatzeko modua da, egilearen esanetan, zentsura sufritu zutenen aitortza egitea.

Jakina zen arren, Torrealdaik datuekin berretsi du frankistek zentsura aparatu izugarria sortu zutela. Hego Euskal Herrian 64 pertsona aritzen ziren liburu, aldizkari, irrati, film eta bestelako edukiak «kontrolatzen». Eta egun, «beste era batekoa» izan arren, zentsurak jarraitzen duela dio Torrealdaik.

De la hoguera al lapiz rojo liburua aurkeztu zuen atzo goizean Torrealdaik; arratsaldean, tartean surik edo arkatz gorririk sartu ez den arren, «zentsuratu» egin dituztela salatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. Pailazoek iragarri zuten irudimenez erantzungo zutela; frankismo garaian ere asko izan ziren irudimenari esker euren lanek argia ikustea lortu zutenak ere. Oraingoz, pailazoek hitzeman dute aurten emanaldia egingo dutela, eta ikusi nahi ez zuen hori umeek bidaliko dizkioten marrazkien bidez jasoko du Enrique Maia Iruñeko alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.