inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Zaldibar eta Urkullu

2020ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Iñigo Urkulluk ez zuen espero izango bozak aurreratzea pentsatzen ari zen egun bertsuetan agintaldi osoko krisirik larriena lehertuko zitzaionik esku artean. Zaldibarrek inork espero ez zuen garrantzia hartu baitu.Bi langile desagertu dira, dozenaka mila tona lur toxiko eta hondakin arriskutsu maldan behera jausi, eta dioxina, furano eta metal astunez bete dira eskualde jendetsu baten airea, lurra eta ura. Zer eta agintariak euren burua behartuta ikusteraino herritarrak ohartaraztera kontuz ibiltzeko. Zaldibarko zabortegian urte hauetan pilatutako hondakinen artean material toxiko arriskutsu ugari isuri direla ohartarazi dute bi garraiolarik asteburu honetan BERRIAn eta Euskadi Irratian. Enpresak ukatu egin du, baina herritarrek egia ezkutatzen ari zaien susmoa dute. Eta hor dago krisi honetan EAJk jokatzen duen partidarik garrantzitsuena: sinesgarritasuna. Urte askotan landu dute kudeatzaile serio eta eraginkorraren rola, aztoratze eta kirrinkarik gabe herri bat aurrera eraman dezakeen alderdiaren marka.

Eta, bat-batean, hori ere erortzear da Verter Recycling 2002 zabortegiaren luiziarekin batera. Euskarri sendoak beharko ditu EAJk sektore eta eskualde batzuetan sortu den mesfidantza uxatzeko. Gaur hasi beharko du Iñigo Urkulluk horretan, legebiltzarreko agerraldian. Eta orain arte egin duenak ez du krisia apaldu, ezta gutxiagorik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.