martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Zientzialariak eta erabakiak

2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Eztabaida handia piztu zuen ekonomiaren jarduna izozkailuan sartzeko erabakiak. Teorian, behintzat, erakundeetako arduradunek hartutako erabakiak izan dira, mantra bihurtu den Ā«teknikariek esaten digutenari kasu eginezĀ». Teknikari horiek hainbat alorretako zientzialariak dira: medikuak, birologoak, matematikariak...

Guk dakigula, ez enpresa elkarteetako arduradunek, ezta sindikatuek ere, ez dute parte hartzen erabaki garrantzitsuak hartzeko batzorde horietan; baina hartzen diren erabakiak ikusita, nabarmena da batzorde horietako kide askok baino dezente gehiago agintzen dutela enpresaburu handiek. Ez da hori gertatzen sindikatuekin.

Konstante bat gertatu da zientzialariekin, galdetu dietenean ekonomia gelditu behar zen edo ez. Erabakiak hartzeko batzordeetan parte hartzen duten zientzialarietako batzuk neurri gogorrak hartzearen aldekoak dira, baina ekonomiari egin dakiokeen kaltea kontuan hartuta.

Askoz jarrera gogorragoa daukate inongo batzorde politikotan parte hartzen ez duten zientzialariek; uste baitute, eskuak libre, oraindik denbora batez oso oinarrizko jardunetako langileek bakarrik itzuli beharko zuketela lanera. Zientziak aske izan behar du erabaki politikoetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.