mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Legearen aurrean

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Herritarra nahasi, katramilatu, gaizki tratatu, eta egoera bidegabean uzten zuen egitura gisa deskribatu zuen Franz Kafkak legea bere lanetan. Legea, burokrazia gisa ulertuta, edo estatuaren jardun gisa. Legearen aurrean ipuinean, herritar batek zaindari bat gainditu behar du legera ailegatzeko. Zaindaria boteretsuegia da haren gainetik pasatu ahal izateko, eta, gainera, ohartarazten dio atez ate dauden bertze zaindariak are boteretsuagoak direla.

Interpretazio anitz egin dira Kafkaren istorio horiei buruz. Mende bat pasatuta, idazle horren obrak jarraitzen du gaur egungo errealitatea interpretatzeko baliozkoa izaten. GALen biktimek, biktimen senideek eta erakunde parapolizial horrek jomugan paratu zituen gizarteko sektoreek hiru hamarkada baino gehiago egin dituzte ateetako zaindariak gainditzeko ahaleginean. Atzo bertze ate bat itxi zieten, Espainiako Kongresuko Mahaiak ezezkoa eman baitzion Felipe Gonzalez presidente ohiak izan zuen ardura ikertzeko batzordea sortzeari. Behinola ireki zen ate bat, eta gobernuko bi kide ohi eta Guardia Zibileko buruzagi bat zigortzeko balio izan zuen, bertzeak bertze. Sententzia luzeekin eta espetxealdi laburrekin itxi zuten. Zaindariek ez dute bertzerik ireki nahi, baina ahalegin gehiago etorriko dira, zaindarien temak erakusten baitu zerbait ezkutatu nahi dutela ateen gibelean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.