martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Demokratak, bigarren botoa

2020ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Gauzak erraz jarri dizkio Donald Trump hautagai errepublikanoak Joe Biden demokratari. Bidenek irabazten badu —zaila du presidenteak garaipena errepikatzea—, ez da izango urteotan hautagai demokratak egin dituen proposamen ausartengatik, edo AEBetako politika publikoak errotik aldatzeko asmoa erakutsi duelako.

Ez da aurreneko aldia demokratak baliatzen direna gobernuan dagoen presidente errepublikanoak sortzen duen ikaraz hauteskundeak irabazteko. Esan genezake, meritu propioz baino gehiago, aldi batean presidente errepublikanoa egon ez dadin herritarrek hartzen duten jarreragatik irabazten dituztela hauteskundeak demokratek.

Horrela gertatu zen Bill Clintonekin 1992an. Bush aitak Irakeko lehen gerra abiatu zuen, eta herritarrek nahiago izan zuten Arkansaseko gobernadore ezezaguna. Beste horrenbeste jazo zen Bush semearekin, Irakeko eta Afganistango gerrak piztu zituelako. Estatubatuarrek ez zuten beste errepublikano bat nahi agintean, eta Barack Obamaren alde egin zuten 2008an.

Iduri luke AEBetako herritarrek errepublikanoak dauzkatela lehen aukera, eta haiekin nekatzen direnean bakarrik ematen dutela botoa demokraten alde. Azken hamarkadetan, hiru demokratak bakarrik lortu dute berraukeratuak izatea: Rooseveltek 1936an, Clintonek 1996an, eta Obamak 2012an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.