mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zuloak

2021eko otsailaren 9a
00:00
Entzun
Seme-alabak zaintzeko inor kontratatu dutenei diru laguntza emango die Eusko Jaurlaritzak. Administrazioak erreakzionatu du: arazo bat detektatu, eta konponbide bat eman dio. Ez da beti gertatzen, arazo bat atzematea eta erreakzionatzea, eta aipatzekoa da. Baina laguntza horiek ustez konpondu edo lagundu nahi duten horren atzean porrot bat baino gehiagoren kronikak daude. Hasteko, zaintza sistema publikoaren porrota; gauzak antolatuta dauden bezala, gurasoak ezin dira beren seme-alaben zaintzaz arduratu, eta aitona-amonei besterendu diete lan hori kasu askotan, baina pandemia honek agerian utzi du aitona-amonak sistema publikoaren zuloak tapatzen ari zirela, eta umeengandik apartatu direnean, halabeharrez, zulo hori agerian gelditu da. Segitzeko, lanaren eta kontziliazioaren porrota: gauzak antolatuta dauden bezala, kasu gehienetan etxeko guztiek lan egin behar dute bizirik irauteko, eta denek ez dituzte aukera berak eta lan baldintza berak umeak zaintzeko baimenak hartu ahal izateko. Eta bukatzeko, zeharka, langile guztiak babesteko porrota: umeak zaindu ezin dituzten guraso horientzat lan egiten duten etxeko langileak direlako sistemako azken katebegietako bat, lan baldintzarik kaskarrenak dituztenetakoak langileen artean. Ongi daude diru laguntzak, eta batek baino gehiagok eskertuko ditu, batzuentzat salbazioa izango da agian, baina ezin da begien bistatik galdu zulo batek ezin dituela beste zulo batzuk tapatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.