martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Aritmetika Kolonbian

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Klasiko bat da literatura soziolektoralean azaltzea bi itzuli dauzkaten hauteskundeetan lehen itzuliak balio duela neurtzeko hautagai bakoitzaren benetako babesa —nahiz oso aukera minoritarioa izan—, eta bigarrengoan zenbatzen direla hautagaiak dauzkan etsaiak. Alde bozkatzen dute gehienek aurrenekoan, eta aurka askok bigarrengoan. Frantzian jazo berria da Macron-Le Pen lehian.

Espero baino emaitza hobeak eskuratu zituen herenegun ezkerreko hautagai Gustavo Petrok Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia irabazita: %40. Eskuina zatituta aurkeztu dela ondo baliatuta, inoizko aukerarik onenean jarri du Petrok ezkerra herrialdea gobernatzeko. Betiko eskuina —Federico Gutierrez zen hautagaia— hirugarrena geratu da, %24rekin. Kolonbiak ere eduki du bere bolsonaroa hauteskundeotan: Rodolfo Hernandez, bigarrena geratu dena %28rekin.

Dudarik ez dago fronte bat osatuko dutela Gutierrezek eta Hernandezek, Petrok ekainaren 19ko bigarren itzulian irabaz ez dezan, eta Kolonbiako aurreneko ezkerreko gobernua eragozteko. Aritmetika oinarrizkoaren arabera, bigarrenak eta hirugarrenak bat eginez gero, aise gaindituko dute Petro bigarren itzulian (%52); baina aritmetika politikoak erakutsi digu, Petroren itxaropenerako,batzuetan 1+1 ez dela 2ra iristen. Nondik haz liteke Petro? Zaila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.