Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Trumpen tranpolinean

2021eko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Ez litzateke burugabea Donald Trump burutik gaixo dagoela argudiatzea kargutik kentzeko. AEBetako Konstituzioaren 25. zuzenketak ematen du aukera hori, baina alderdikide eta presidenteorde Mike Penceren esku legoke hori bideratzea, eta ur nahasiegietan sartuko litzateke; interes politikoez harago, nor da ba gai errepublikanoek inoiz ez bezala Trumpek bereganatu dituen oinarriei desafio egiteko?

Penceren etorkizuna gorabehera, ordea, AEBetako Ordezkarien Ganberak hartu beharko luke ekimena, epaiketa politiko azkar bat eginez presidentea botatzen saiatzeko. Aurrera aterako ez balitz ere, legebiltzarrak erakutsi beharko luke egindakoak ondorioak dituela;bestela, inpunitatea arriskutsua izan daiteke galtzaileen errebantxa gosea asetzeko. Baina ez al lioke horrek ere mesede egingo Trumpi bere jendeari begira? Heroi bat litzateke.

Bien bitartean, Trumpek halako damua agertu du, arbelean jarri diotena irakurriz. Prest omen dago boterearen trantsizio ordenatua egiteko. Irudika daiteke, burumakur, gizagaixoa, bere burua barkatzen, hori ere egiteko asmoa agertu du-eta boterea utzi aurretik. Indultuak ezertaz libratu baino gehiago, leialen laudorioa gogoan, Jainkoa balitz bezala.

Irudikatu Trump tranpolin batean, denak begira dauden bitartean. Ikuskizuna ez da amaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.