mikel p ansa
HIZPIDEAK

Baliabide gutxi

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herrian aurrena, Nafarroan gero, eta falta ziren hiru probintzietan orain, COVID-19 ziurtagiria denera zabaldu da atzenerako. Lapurdiko herrietako azken egunetako datuei begiratuta, ez du ematen gaitza geldiarazteko oso eraginkorra denik. Agian balio izan du beste noizbait, baina ez horrenbeste orain, gaitza berriz zabaltzen ari den eta hasieran txertaturiko zenbaiti babesa txikitzen hasi zaiela dirudien honetan. Are gutxiago balioko du Hegoaldean, ziurtagiria eskatuko duten lekuak hain gutxi izanik. Gainera, intzidentzia hainbeste handituta, ziurtagiriak ezin du ziurtatu ezer, aztarnarien sistemak hutseratu egin baitituzte.

Hego Euskal Herriko administrazioek uko egin diote birusaren arrastoa jarraitzeari, eta kutsatuek ez dute laguntzarik gaitza etxean pasatzeko. Guraso askok—auskalo zenbat diren, ez dago daturik— etxean ume kutsatuak eduki eta lanera joan behar dute, agian eurak ere kutsatuta —auskalo, ez dago aztarnari nahikorik—, eta beste aukerarik ezean umeak aitona-amonekin utzita. Prebentzioa eskatuko dute administrazioek, ardura. Baina prebentzio eta ardura gutxi sumatzen zaie inbertsio publikoa ia desagerrarazi dutenei, eta COVID ziurtagiriak hori besterik ez du lortuko: neurriak hartzen diren itxura ematea. Eta txertatze kanpainari kalte egitea, bide batez, txertoak xantaia batekin lotuko baititu, herritarren artean kategoriak finkatzeaz gainera. Agindu gutxiago eta baliabide gehiago behar lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.