Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Abusuak eta interpretazioa

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Baimenik gabe ukituak egitea ez da hertsapena izango, abusua baizik, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki duenez. Bi zigorren arteko aldea txikia da —zigorra bera ez da garrantzitsuena—, baina kontzeptuari erreparatuz gero, izan lezake koxka positibo bat, mugimendu feministari esker gizartea apurka kontzientzia hartzen ari delako seinalea baldin bada, emakumearen borondatearen kontrako ekintzen larritasunaren inguruan, nolabait justizia ere zipriztinduz. Baina jurisprudentzia gauza bat da, eta interpretazioa, beste bat.

Nola diren gauzak, auzitegiak irizpide hori ezarri duen kasuan ez duela doktrina berria aplikatu, eta absolbitu egin du gizon bat abusu sexualaren delituaz, epaileen ustez «ez baitaude nahikoa argi datu faktikoak abusuak ziurtatzeko». Alegia, kondena argudiatzeko jokaeraren izaera sexuala edota bestearen kontura sexu desira bat bete nahi izatea ez dagoela argi, abusuak hori baitakar bere gain. Galdera da zergatik den abusua gizon batek emakume bati bularra, ipurdia edo zernahi ikutzea gozamen sexuala duenean helburu, eta ez, emakumearen gaineko botere erakustaldia egiten duenean. Baina, gainera, sanferminetako bortxaketa kolektiboa gogoan, abusua eta erasoa tipifikatuta ere, epaile matxisten interpretazioaren menpe jarraitzen du biktimak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.