jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Memoria orriak

2019ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Ospatzeko tresna izan zen Gaur irekiko ditu ateak Durangoko 25. Azokak hartatik, salaketarako erabili behar izan zen Espainiako Poliziak 14 pertsona atxilotu ditu, eta 18 etxe arakatu-ra. Bata zein bestea paperezko aldarrikapen tresna izan ziren, eta bataren eta bestearen artean joan ziren milaka zenbakiak ere bai. Baita, jakina, gerora kaleratutako guztiak ere, bai Egunero-k argitaratu zituenak, bai BERRIAk kaleratzen dituenak.

Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka osoa digitalizatuta eta nahi duen ororen eskura dago. 3.789 zenbaki. 200.000 orrialde inguru. Orrialde horietan guztietan bilduta daude Euskal Herriaren eta munduaren historiaren hamahiru urte eta, hori baino gehiago, munduaren ikuskera propio eta oso bat, arlo eta zentzu guztietan. Sarritan esan izan den moduan, herri bat erakusten zuen egunero Euskaldunon Egunkaria-k.

Denborarekin geruzak osatuz eta elkarren gainean jarriz joaten dira, nola lurrean, hala memorian. Geruza zaharrak gero eta urrunago eta gero eta ezkutuago geratzen dira. Zer esanik ez belaunaldi berrienentzat. Horregatik, garrantzitsua da Euskal Herria eta mundua kontatu dituen tresna bat guztien eskura egotea. Ez bakarrik historiaren lekuko, kontalari eta interpretatzaile, baita protagonista ere. Hori ere bada memoria eta kontakizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.