Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Isiltasuna

2019ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Isilik dago Teheran kanpora begira; bazter nahasle gutxi batzuen kontuak besterik ez omen dira protestak. Gertaerak ere ez dira ageri nazioarteko komunikabideetako albiste nagusietan, baina asko dira errepresio bortitzaren ondorioz hildakoak Irango hainbat eremutan, joan den asteburuaz geroztik. Gasolinaren prezioa hirukoiztu egin dute, iragarri gabe, eta aspalditik datorren krisi ekonomikoaren ezinegona sustatzeko balio izan du erabakiak. Amnesty Internationalek dagoeneko 106 hildako zenbatu ditu, baina ohartarazi du askoz gehiago izan daitezkeela. Dena den, ez dago jakiterik zer gertatzen ari den, besteak beste, Internet moztuta baitaukate, eta gobernuaren hertsitasuna erabatekoa da.

Egoera are larriagoa izaten ari da Ekialdeko Kurdistanen. Iranen protestak direnean, are nabariagoa da-eta kurduen kontrako errepresioa, krisi ekonomikoak sortutako krisi politikoa arintzeko modu eraginkorra baita haien kontra indarkeria areagotzea. Hain justu, han ari dira gertatzen hilketa gehienak, oposizioko iturrietatik tantaka iristen diren berriek diotenez. Baina protestak ez dira berriak. Gasolina igo aurretik Rojavan Turkiak egin duen inbasioa salatzera atera dira kalera egun askotan, eta hori baino lehen beste hainbat gertaera salatzera. Ekintzaile eta herritar asko hil dituzte etenik gabe, baina Irango kurduak ez daude inoren agendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.