mikel p ansa
HIZPIDEAK

Espainia baino txikiagoa beti

2020ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Maria Txibitek Nafarroako Gobernua hartzeko ahalegina egingo zuela esan zuenean, hauteskundeen biharamunean, errezeloa zabaldu zen abertzaleen artean. Oso gogoan zeuden PSNk navarristen uztarritik ateratzeko (ustez) eginiko azkeneko saio zaputzak. Baina, bai, oraingo honetan bai: UPN zenaren besazpitik askatu dira sozialistak. Eta egin dituzte urrats batzuk, espero ez zitezkeenak. EH Bildurekin harremana normalizatzea eta harekin aurrekontuak adostea, esate baterako. Eta garrantzitsua da hori; erakusten du PSOEren partetik gauzak beste era batera egiteko borondate bat, eremu berriak irekitzen dituena Nafarroan, luzera begiratuz gero.

Baina gero hasten da ikurrei buruzko eztabaida bat, edo euskarari buruzko beste bat, eta borondateak lausotu egiten dira. Abertzaleei identitario esaten diete alderdi espainiarzaleek, baina Espainiako identitate ikurrak baldin badaude tartean, orduan ez dute identitario izateko kontzientziarik. Boterearen ikurra izaten da hori: agintzen duenak erabakitzen du zer den normala, eta zer bazterrekoa, identitarioa. Eta, Nafarroan, identitarioa ez izatea da ikurrinak bistatik kentzea, eta Nafarroako banderak ez kentzea «gailentasuna» Espainiako banderari. Dena eta gehiago esplikatzen du detaile txiki batek: Nafarroako banderak ezingo du inoiz izan Espainiako banderak baino handiagoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.