mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Autonomien izatea

2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Bihar bozkatzekoa dute Madrilen alarma egoeraren luzapena. Alderdi abertzaleek kritikatu egin dute Espainiako Gobernuaren asmoa, alarma luzatu eta autonomien ahalmena praktikan ezeztatuta mantentzearena. Azken 40 urteotan, mugimendu subiranistei erantzuteko behin eta berriz errepikatu izan da Espainiako Erresumaren egungo estatu egiturak lurraldetasun arazoa konpontzen duela. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, errate baterako, erran izan da haren autogobernuak Europa osoan ez duela parekorik. Baina 2020ko martxoko asteburu batean, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak prentsaurreko batekin guztiz desegin zuen lau hamarkadako argudio sorta osoa. Aurrekaririk gabeko krisi batek zentralizazioa eskatzen zuen. Salvador Illa Osasun ministroak erran du orain lehengora bueltatzeak «kaosa» ekarriko duela. Baina autonomien estatua Espainiako Erresumak bere buruari eman dion egitura ideal bat izan bada, zergatik ez du balio krisi egoera bati aurre egiteko? Zer arrazoi egon liteke alarma egoeraren ondotik autonomiak justifikatzeko? Zer-nolako ziurtasuna dute orain? Noiz kendu eta paratu daitezke? Baten batek badu eduki eta nortasun politikorik, edo zerbitzuen kudeaketa deszentralizatzea du hark ere izateko arrazoi nagusia? Halako krisi bat kudeatzeko alternatiba bakarra zein da, estatu izatea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.