jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Kartzelan

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Ez, justizia ez da egin behar erraiek agintzen dutenarekin, ez masa komunikabideen burrunban oinarrituta eta ezta sare sozialetako korronte zaratatsuei jarraituta ere. Justizia legeetan oinarrituta egin behar da, baina baita zentzu komuna aplikatuta ere. Eta zentzu komun gutxi dute Nafarroako Auzitegiko 2. Aretoko hiru epaileen erabakiek, 2006ko sanferminetako talde bortxaketari buruz erabakitzea tokatu zaienean: bai bortxaketa agerikoa izanik ere sexu abusua zela erabaki zutenean, bai behin-behineko espetxealdia eten eta baldintzapean aske utzi dituztenean.

Autoa irakurrita, deigarria da erasotzaileak aske uztearen aldeko bi epaileek —besteak boto partikularra eman du— nola bihurritzen dituzten argudio juridikoak eta bestelako arrazoibideak baldintzapean aske uztearen alde, eta zein erraz botatzen dituzten atzera kontrako arrazoiak. Erasotzaileekihes egiteko baliabiderik ez dutela diote epaileek; ezagunak direla eta Poliziarentzat «erraza» litzatekeela haiek aurkitzea; eta kasuak hainbesteko oihartzuna izan duela, gizartearen hainbesteko arbuioa eragin duela, zigortuak hain direla ezagunak, ezen «ia pentsaezina» dela berriro ere halako delituren bat egitea. Ez dira sare sozialetako komentarioak. Bi epaileren argudio juridikoak baizik, auto batean, erasotzaile batzuk aske uzteko eta gizartearen gehiengoa ustezko askatasunaren eta justiziaren espetxean kartzelatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.