Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Denak argazkirako

2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Soldaten arrakala murrizteko neurriak, umeen zaintza partekatzeko dekretuak, berdintasuna bermatzeko proposamenak... Asteon instituzioek eromenezko erritmoan itsatsi dituzte eskakizun feministetako batzuk agenda politikoan. Hitz eta pitz aritu dira, mezu feministak bere eginez; Martxoaren 8aren bueltan ere, ezin-eta isilik geratu, eta kondeszendentziaz ekin. Izan dira hainbat emakume politikarik greba egiteko «askatasuna» dutela harro esan duten gizonak ere—greba egiteko baimena eskatu beharko balitz bezala—, eta badira aitatasun baimenaz kanpaina egin ondoren kanpainaraVuELve esanez itzuli direnak, jendez betetako plaza more batean besoa altxatuta.

Eta badira feministen protestarako manifestua irakurri ondoren atzera egin dutela diotenak—lotsa gutxi behar dute plazetan agertzeko—, emakumeak genero ideologia inposatuz kolektibizatu nahi dituztela argudiatuz, eta ez baitie inork leziorik eman behar berdintasunaz; badira feminismo liberalaren dekalogo «eredugarria» aurkeztu dutenak.

Iazko grebaren oihartzunaz beranduegi ohartu ziren batzuk, baina aurten denek egon nahi dute argazkian, eskuzabaltasunez, mobilizazioetan eta handik kanpo, emakume jaiotze hutsagatik zapalduta eta arriskuan bizi garen milaka eta milakaren artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.