inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Euskararekiko ezinikusia

2019ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Iruñeak badu euskararentzako udal ordenantza berria. Navarra Sumak eta PSNk bat egin dute, besteak beste, 1997an onartu zuten ordenantzaren garaira joateko, edo atzerago. «Lehen, herritar gehienak baztertuta zeuden. Orain, marjinazioa bukatuko dugu», adierazi du Maite Esporrin PSNko buruak. Udal hauteskundeko gauean «agur, Asiron!» pozarren oihukatzen zuen politikariak berak.

Ordenantzak garbi du helburua: hots, erakustea Iruñeak hizkuntza nagusi bat eta bakarra duela: gaztelania. Besteek, bazterrekoek, euskaraz artatuak izateko aukera izango dute, baina idatziz bakarrik. Ahoz, ahal denean bakarrik. Eta, halaber, euskara eskakizun ez diren postuetan, udalak aukera izango du euskara meritu gisa balioesteko. Beraz, atzerriko hizkuntzen pare egongo da.

Gaztelaniaren nagusitasun hori nahita erakusteko estrategia horretan, esanguratsua da udalaren eskuorrietan izango den joera berria: euskara eta gaztelania ez dira orri berean batera agertuko. «Gaztelaniazko eskuorriak eskainiko ditugu, baita euskarazkoak ere, eta jendeak aukera dezala zein nahiago duen». Hau da, herritarren %85 erdaldun elebakarrak diren hiri batean, euskara oraindik gehiago zokoratzeko neurriak dira. Eta politika horrek izen bat du, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei atea ixteko erabakiak duen izen berbera: euskararekiko ezinikusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.