inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Lantokia, hil tokia

2020ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Behargin gazte bat hil zen herenegun Murgan (Araba), Zorroza Gestion de Residuos enpresan izandako ezbeharrean. Gizona lau metrotik erori zen, eta hartutako kolpearen erruz izandako zauriak sendatzeko ezin izan zuten ezer egin ospitalean. Sindikatuek gogor salatu dute gertatutakoa, eta prekaritate baldintzei egotzi diete gertatutakoa. Izan ere, latz doa 2020. urtea lan istripuei dagokienez. Oraindik Zaldibarko Verter Recycling 2002 zabortegiaren hondakinen azpian desagertuta daude Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen gorpuak. Haiekin batera, beste hamalau behargin hil dira urtea hasi zenetik.

Lantokian hiltzea guztiz salbuespenezkoa izan beharko litzatekeen arren, nahi baino gehiagotan gertatzen ari da, enpresetan segurtasun neurriak behar bezala betetzen ez diren seinale. Murgan hil den gaztearen kasuan, atentzioa ematen du lau metrotik erori izanak. Altuera horretatik jaustea ez litzateke posible izan beharko, langileek segurtasun soka bati lotuta egon beharko luketelako, huts egin ezin dezakeen sistema bat bermatuta. Hildako behargina senegaldarra zen, eta gaztea. Detaile horrek ez luke garrantzirik izan behar. Alabaina, prekaritatezko baldintzen susmoa dakar. Tamalez, horretaz ere aprobetxatzen baitira etekinen poltsa handitzeko eskrupulu handirik ez duten zenbait enpresari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.