Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

2020 arte legerik gabe?

2020ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Sexu Askatasunen Legea deitu diote, eta indarkeria sexualari aurre egitea du helburu. Ezizena ere badu, eta argia da: baiezkoa soilik da baiezkoa. Alegia, ezezkoa ez esateak ez du ezertarako baimenik ematen. Espainiako Ministroen Kontseiluak atzo aurkeztu zuen lege proiektua, eta prest dago Kongresuan eta Senatuan bidea egiteko. Martxoaren 8a gainean, data egokia hautatu du Madrilgo gobernuak bortxa sexualaren kontrako lege berriaren proposamena aurkezteko. Baina, nola da posible 2020an oraindik ez egotea indarkeria sexualari buruzko legedi integral bat?

Beharra agerikoa zen aurretik ere, baina batez ere Iruñeko sanferminetako talde bortxaketaren inguruko epaiaren ondoren gelditu zen agerian gabezia handi bat zegoela. «Ez da abusua, bortxaketa da», entzun zen milaka ahotsetara. Ez zen, ordea, soilik tipo penalari buruzko aldarrikapena: legedi oso baten beharra zegoen, abusuaren eta sexu erasoaren arteko muga bortxa egoera batean adierazi gabeko «ezezko» batek ez markatzea, epaile eta abarren formakuntza eta sentsibilitate faltari aurre egitea, hezkuntzan gidalerro gisa txertatzea...

Tipo penala legea onartzen duteneanaldatuko da; beste guztia premiaz egitea ezinbestekoa da, baina benetan jarri beharko da horretan indarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.