martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Denon ardura denez

2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Alemaniako kantziler Angela Merkel, agintean dagoenetik, ez da asko nabarmendu arinkeriak esateagatik. Darabiltzan politikak gustatu edo ez, ez du harrabotsa maite, eta beti saiatzen da errealitatetik gertu dauden baieztapenak egiten. Atzo aurreratu zuen, askoren harrigarri, bere gobernuarentzat lanean ari diren adituen arabera, alemaniarren %60 eta %70 bitartean kutsatuko direla koronabirusarekin, baldin eta erabaki zorrotzak ez badituzte garaiz hartzen.

Gertatzen ari dena ezinezkoa iruditzen zaigulako, eta filmetako gidoilari ezin irudimentsuago baten buruan bakarrik aurreikus litekeela uste dugulako, asko kostatzen ari zaigu herritarroi benetan barneratzea koronabirusaren ondorioak noraino irits litezkeen; ondorio zuzenak eta zeharkakoak. Baliteke Merkelen mezuaren helburu nagusia hori izatea; hau da, herritarrak jabe gaitezen egoeraren larriaz, baina bere estiloa ezagututa, aurreikuspenak babes zientifikoa edukiko du.

Agintariei, datorkiguna bere gordinean azaltzea eta horri dagozkion neurriak garaiz hartzea dagokie, jendearen atseginekoak izan edo ez. Eta herritarroi, denon onerako direlako, neurri horiek betetzea, zentzuzkoak diren bitartean.

Asko daukagu jokoan hurrengo bizpahiru asteotan, oraindik garaiz baikaude birusaren hedapen hazkorra eteteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.