jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Kanpai(n)a jotzen

2020ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Berezia behar zuen hauteskunde kanpainak, eta berezia izan da. Iñigo Urkulluk erabaki zuen alderdiek COVID-19aren elefantea ondoan zutela egingo zutela kanpaina, eta hala egin behar izan dute. Elefanteak hor dagoela gogorarazi du, Ordizian esaterako. Baina aurtengo hauteskunde kanpaina hain berezia eta ezberdina izan al da aurrekoen aldean? Ez hain berezia eta ez hain ezberdina. Maskarak, alderdietako kideen arteko distantzia eta entzule apurren aulkien arteko tartea izan dira berezi eta bereizgarri. Eta mitin jendetsuen falta. COVID-19 izurriterik gabe ere, baina, hauteskunde kanpainak ez ziren hain bestelakoak: telebistako laukia betetzeko moduko ekitaldiak, hautagaiekin, jarraitzaile gutxi batzuekin eta atril batekin, ekitaldi itxura emateko. Albistegietan ateratzeko. Eztabaidarik gabeko eztabaida katodikoek ere hor jarraitu dute, betiere aldez aurretik prestatutako orrien babespean, norberaren eskarmentuan eta etorrian baino gehiago. Aurten, hori bai, herritarrak libratu dira kalean edo azokan hautagairen batekin topo egitetik.

Izan ere, alderdi politikoentzat kanpaina kanpaia jotzea ere bada. Bai mezuari, soinuari, zaratari, errepikari eta zabalkundeari dagokionez; baina baita norberak —edo ingurukoek— bere buruari plazera emateko ariketari dagokionez ere. Izurritearekin eta izurriterik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.