martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Gobernuan egotearen ondorioak

2020ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Baldin badago irizpide bat hauteskunde gauetan xingoma bezala nahi beste luza eta labur litekeena gobernuan egotearen ondorioen gaineko azalpena da. Politologoek hitzetik hortzera erabiltzen dute, ondorio bat eta justu kontrakoa azaltzeko erabili ohi dute.

Mesede edo kalte egiten dio alderdi bati gobernuan egoteak? Edo, hauteskundeak irabazteko orduan, eraginkorragoa da oposizioan egotea? Gobernuan egotearen onuraren aldeko argudioetan, nagusia, albistegietako kanpaina deritzana izan da. Legegintzaldi osoan egunero, goiz eta arratsaldez, albistegietan agertzea pagotxa handia da; ondo egiten jakinez gero, hau da, dosi egokian.

Errealitatean ez dira nahitaez betetzen komunikazio kabineteetan egiten diren igarpenak, zorionez. Bestela, behin gobernura iritsita, inork ez lituzke hauteskundeak galduko.

Herenegun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egindako hauteskundeetan txanponaren bi aldeak ikusi ditugu. Aztergai da EAJren boto galeraren arrazoi nagusia, baina lotura zuzena du adineko boto emaileen zuhurtziarekin. PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ez dute probestu Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan egotea. EH Bilduk, aitzitik, bai oposizioan jardutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.