mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Estres proba

2020ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
COVID-19ak sortu duen osasun krisiaren ondorio batzuk paralisi gisa definitu dira arlo anitzetan. Gehiago, agian, udaberrian, lehenbiziko olatuan, munduaren zati handi batean konfinamenduak dekretatu zirenean. Ordura arteko eztabaida eta gatazka guztiak bigarren mailakotzat definitu ziren, eta agenda politikotik desagerrarazi ziren. Horietako bat izan zen, herrialde batean baino gehiagotan, lurraldetasun gatazkarena. Ez zen burujabetzari, autodeterminazioari, ezta eskumenei buruz ere eztabaidatzeko tenorea. Sesio hutsalak eta egoistak sortzen zituen, mundu osoan eragina zuen drama bat gertatzen ari zen bitartean.

Baina paradoxa bat gertatu da, osasun krisiak berak eman baitie jarraibidea lurraldetasun auziei. Nork erabaki behar du zer? Espainiako Erresuma adibide argi bat da. Erresuma Batua da Europa mendebaldeko bertze eredu nagusia. Pandemiaren kudeaketak tentsioa sortu du gehienbat Eskoziaren eta Londresen artean, baina baita Galesen eta Londresen artean ere. Eta Irlandako batasunaren auziak mahai gainean segitzen du. Akademiko talde batek bi urteren ondoren ondu du txosten bat irla batzeko prozesuak izan beharko lituzkeen xehetasunei buruz. Ez dirudi epe motzean Europa mendebaldeko mapa aldatu litekeenik. Edo hori sinetsarazi nahi dute indar zentripetuek, mapak munduko bertze eremu batzuetan aldatzen direla. Baina osasun krisia ari da estres proba bat eragiten zentroen eta horiek periferiatzat dituztenen artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.