Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Derrigorrez lanera

2020ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Etxean konfinamendua ezarri, irtetea debekatu eta, aldi berean, lantokira joateko mugimendu askatasuna ezartzeak atentzioa gutxienez eman zuen larunbatean. Haserrea eragin ere bai askoren artean. Halako salbuespen egoera batean, logikaren barruan sartzen baita etxean itxita egon behar izatea eta inorekiko kontaktua saihestea. Baina, hori hala izanik, nola da posible lanera joan behar izatea, eta han, eguna joan eta eguna etorri, beste 50, 100 edo 200 lagunekin espazio itxi berean egotea?

Oinarrizkoak eta funtsezkoak ez diren lan jarduerak aldi batez eteteko eskatu dute ELAk eta LABek. Baina, oraingoz, jarduera ekonomikoari kosta ahala kosta eutsi nahi dio Espainiako Gobernuak. Pentsatzekoa da denborarekin berez etorriko dela enpresa askoren itxiera, baina oraingoz Euskal Herrian itxi diren enpresa handi gehienak ez dira ez administrazioaren ez enpresarien ekimenez itxi. Langileak izan dira itxiera behartu dutenak, presio egin dutenak eta erabaki horren inkoherentzia mahai gainean jarri dutenak. Enpresa handiak dira, langile batzorde indartsuak dituztenak eta langileek planto egiteko behar besteko indarra dutenak. Baina, enpresa gehienetan, arrazoi ekonomikoek langileen osasunaren gainetik segitzen dute, eta, ixtea erabakitzen dutenean ere, ekonomikoak izango dira arrazoiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.