martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eskubideak eta espetxeak

2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Elkarrekin ondo eramaten oso zailak diren kontzeptuak dira biak, kartzela eta eskubidea. Ez, bistan da, derrigorrez antagonikoak direlako, baina horrela dira praktikan kasu askotan. Zenbat eta gehiago kartzelatik, orduan eta gutxiago eskubidetik. Ba ote daude eskubideak gutxiago errespetatzen diren eremuak kartzelak baino?

Euskal preso politikoek, eta haien senideek, are murriztuago dauzkate eskubideak pandemia hasi zenetik, atzo Sare egitasmoak aurkeztutako Legelariak demokraziaren alde, eskubideak espetxean ere bai agirian irakur daitekeenez. 300 legelarik eman diote babesa asteotan agiri horri, 300 ahots kualifikatuk. Preso horien egoera balitz espetxe horietako arduradunen kezka nagusia, aspaldi egongo ziren indarrean legelarien agirian proposatzen diren sei neurri oinarrizkoak bezain justiziazkoak. Bi zigor batera, oraingoan, pandemiak sortutakoegoeraren aitzakiarekin: epaileek ezarritakoari espetxeko egoera gogorra eransten baitiote. Humanitate gutxi porlanezko paretatzar horien barruan.

Urgentziazkoa da euskal preso politikoei ezartzen zaien erregimena erabat aldatzea, nazioartean legeriak adierazten duenarekin bat eginda. Hori bezain urgentea, orain arte aldaketa horren alde aktibatu ez diren gizarte erakunde prestigiodunak aktibatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.