inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Burgosen bezala

2020ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Militarrek epaitu zituzten 16 euskal herritar Burgosen, duela 50 urte. Espainiako armadako buruek erabaki zuten, Franco diktadorearekin batera, heriotzara zigortutakoak indultatzea. Beldur ziren Europa eta AEBak ez ote ziren Espainia presionatzen hasiko giza eskubideen urraketen eta askatasunen zapaltze sistematikoaren aurrean. Erregimena ahuldu zen Burgosen, baina ez erori. Eta frankismo ondorengo trantsizioa diktadoreak nahi zuen bezala eraman zen aurrera.

Hainbat ustelkeria kasutan nahasita dagoen errege emeritua da 1978ko erregimenaren zutabe nagusietako bat. Euskal Herriaren eta Kataluniaren eskubide politikoak bahituta dauzkan antolaketa autonomikoa da trantsizioaren ondare behinena, subiranotasuna Espainiako Herriarentzat gordetzen duena, ireki ezinezko kutxa bat balitz bezala. Duela 50 urte legez, estatuaren botere faktikoek (militarrek, epaileek, Guardia Zibilak...) ahalmena daukate tempus eta egoera politikoak diseinatu eta baldintzatzeko. Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenen aurrean matxinatzeko aukera ere badaukate, zergatik ez. Euskal Herriko eta Kataluniako independentistei oldartzeko baldin bada, are gehiago. Berriz epaituko dituzte Bateragune auzikoak. Argi gera dadin nork agintzen jarraitzen duen hemen. Bost hamarkadaren ostean. Burgosen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.