Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Betiko erretolika

2021eko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Amaitu da epaiketa, eta mehatxu ilun bat bizkar gainean dutela itzuli dira akusatuak Madrildik Euskal Herrira. Horrela itzuli izan dira urte luzeetan ehunka euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu ostean. 13/13ko akusatuak aurretik ere igaro ziren epaitegi horretatik, eta Guardia Zibilaren esku torturatuak izan zirela salatu zuten, beste behin ere entzungor egin zien unean uneko instrukzio epailearen aurrean. Espetxera bidali zituzten, eta orain, 11 urte geroago, epaitegi berean izan dute epaiketa.

Auzitegi Nazionalera epaiketa bidezko baten itxaropenez joandako euskal herritarrak ez dira asko, eta horietako gehienek berehala ikusi izan dute zapuztua itxaropen hori. Eskubide urraketen erretolika luzearekin bukatu baitira hamaika epaiketa auzitegi horretan, batik bat dena ETA da tesiaren pean martxan jarritako sumarioetan. Salbuespenezko epaitegi batean izan arren, epaiketa hau ez da salbuespena izan.

Defentsaren esanetan, torturez gain, urratuak izan dira defentsarako eskubidea, epaiketa justu bat izatekoa, errugabetasun presuntzioarena, delitu beragatik bi aldiz epaitua ez izatekoa... Fiskalak ETA oraindik existitzen dela esanez babestu ditu aste honetan zigor eskaerak. ETA jada ez da existitzen, hori agerikoa da; baina Auzitegi Nazionalak bere horretan jarraitzen du. Epaiak erakutsiko du noraino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.