martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Exekutiboaren gehiegikeria

2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Bidezkoa da gobernu batek sei hilabete arteko alarma egoera ezartzea erabaki bakar eta iraunkor batean, ez duelako aldiro parlamentura joan nahi diputatuen babesa negoziatu eta eztabaidatzera?

Galdera ez baita hurrengo sei hilabeteetan alarma egoera indarrean edukitzea egokia den edo ez, oso egokia eta eraginkorra izan litekeelako epe luze batean erabaki gogorrak hartu behar izatea, behingoz jaitsiarazteko COVID-19aren kalte orotarikoak. Gure hainbat eskubide, norbanakoarenak eta gizartearenak, ahulduta ere. Ikusi dugu aldi laburrerako erabaki ahulek ez dutela ezer konpondu.

Baina, komeni denean, legebiltzar baten defentsa sutsua egiten duten politikariek ezin dute, haien hitzetan, «herritarren nahia ordezkatzen duen erakundea» indargabetu horren modu agerikoan. Botere bakoitzak bere papera jokatu behar du, eta, unibertsalki onartutako irizpide horri jarraituz, botere exekutiboak ezin dio gain hartu legegileari. Ezta pandemia garaian ere.

Bizi dugun egoera larriak ezin du edozein erabaki zuritu, eta justu une horietan jokatu behar dute gardenen erakunde guztiek. Espainiako Gobernuak arazoak badauzka bere ingurura gehiengoa biltzen, bere arazoa da; ez azken hauteskunde horietan botereen banaketan sinistuta parte hartu zuten herritarrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.