martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Koadro bizietako pintorea

2020ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Koadro bizietako jokoa atsegin zuen Jose Luis Zumeta pintoreak frontoira joaten zenetan, pilota baitzuen afizio nagusia. Gozatu egiten zuen aurrelarien pilota jokaerarekin, bizkorrarekin, txapa gainekoarekin, bi paretetakoarekin... Partida bukatutakoan, ez espero Zumetarengandik hizketaldi luzerik ikusitakoaz; epaile zuzenek beren sententzietan bezala, bere koadroetan hitz egiten baitzuen Zumetak. Pilotan gustuko zuen bizitasuna ematen zien koadroei. Haren heriotzak eragin digun tristurak ez digu lausotuko haren koadroen aberastasuna.

Garai zailetan, gure herriko kultura zegoen zulotik atera eta bizkortzeko konpromiso arriskutsua hartu zuen belaunaldi etekintsuaren adierazleetako bat izan da, eta segituko du izaten, Zumeta. Ezezkoak ematen ikasi ez, eta beti bilatzen zuen denbora batek eta besteak eskatutakoa eskuzabaltasunez osatzeko. Herri proiektuetatik beti gertu jardun zuen artista da Zumeta.

Triste begiratuko diote Mailoek Atalloarrako autobusen garaje zaharraren ate kolore-galduari, Zumeta azken koadroa besapean duela noiz aterako zain.Autobusetako olio beltza koadroetako olio koloretsuarekin aldatu zuen artistak, autobusak gorde eta konpontzeko lokal horretan margotu baitzituen azken urteotako lan nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.