Albistea entzun

Prekaritateak ere badu generorik

Alvaro Gago Diazek Ramonaren istorioa kontatu du 'Matria' filmean: hainbat lanetan eta etxeko zaintzan ari den andre batena
Maria Vazquez aktorea, filmeko protagonista, <em>Matria</em>-ko fotograma batean.
Maria Vazquez aktorea, filmeko protagonista, Matria-ko fotograma batean. MATRIA Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Arzelus Lasa -

2023ko martxoak 18

Gizarte matriarkal galiziarraren mitoa: horixe da Alvaro Gago Diazek bere lehen film luzean zalantzan jarri nahi izan duena, eta horrixe egiten dio aipamena izenburuko Matria horrek. Etxean eta etxetik kanpo lan egiten duten emakumeak; bizkar gainean inguruko guztien ardura daramatenak; etxea, familia, dirua eta lana kudeatzen dituztenak. Mito horren atzean dago ardura horrek guztiak emakumeak ahaldundu egiten dituela, indarra ematen diela, eta Gagok ideia hori hautsi nahi izan du: faltsua da, eta delako indar horren atzean zapalkuntza besterik ez dago.

40 urteren bueltan dago Ramona, eta fabrikak garbitzeko enpresa batean egiten du lan, baita muskuiluak biltzen ere. Eguna tabernan edo eztabaidan igarotzen duen senar bat du, eta 18 urteko alaba bat, Estrella. Ramonaren nagusiak soldata jaitsiko diola adierazten dioenean, Ramona alternatibak bilatzen hasiko da, eta alargundu berri den gizon bat zaintzeko aukera topatuko du. Aldi berean, alabak ikasketak utzi eta bere mutil lagunarekin alde egingo duela jakitean, Estrellak bere istorioa errepikatuko duen beldurra sentituko du Ramonak.

2018. urtean, Sundance jaialdiko sari nagusia irabazi zuen Matria film laburrak. Bertan, 21 minutuz, Ramonaren egunerokoa ikusteko aukera izan genuen, protagonistaren rola jokatu zuen Francisca Iglesias Bouzon galiziarraren bizitzan inspiraturik. Zuzendariak, ikus-entzunezkoaren azken planoa grabatzen ari zela, argi zuen Ramonaren unibertsoa zabaldu behar zuela, emakumea errutina hartatik atera nahi zuela. Laburra film luze bilakatzea erabaki zuen orduan, eta Ramonaren rola Maria Vazquez aktoreari eman zion, nahiz eta filmean Franciscak baduen presentziarik, eta Vazquezi pertsonaia hobeto ulertzen lagundu dion. Matria aurtengo Berlinale jaialdiko Panorama sailean aurkeztu da.

Hilabetearen amaierara ozta-ozta iristen den emakumearen erretratua da Matria. Hainbat lanekin malabarismoak egin ondoren etxera joan eta bertakoak zaintzen dituen emakumearena. Bizitza prekarioa amarengandik jaso duena, eta alabari ez transmititzeko bereak eta bi egiten dituena. Gagok, ordea, ez du bizitzea egokitu zaion langile klaseko biktima bat irudikatu. Ramonak aurrera egiten du, beti, burugogorkeriaz, biolentziaz, umorez, arduraz. Aurrera egiten du hala egin behar duelako, ez du beste aukerarik, eta Lucia C. Panen kamerak ez du sekula bakarrik utziko: protagonistaren energia berarekin egingo du bidea, bere haserrealdietan eta momentu zaurgarrietan lagunduz, eta Maria Vazquez aktorearen lana borobilduz.

Dardenne anaien, Chantal Akermanen, Ken Loachen eta beste zenbait zinegileren lanek inspiraturik, Gagok, fikzioan bada ere, justizia egin nahi izan du Matria-rekin: familia eta etxea aurrera ateratzen duten emakumeen lana duinduz, langile klaseko emakumeen zamak ikusaraziz, esklabotzatik gertu dauden bizitza horiek erdigunean jarriz.

'MATRIA'
Zuzendaria: Alvaro Gago Diaz.
Gidoilaria: Alvaro Gago Diaz.
Aktoreak: Maria Vazquez, Santi Prego, Soraya Luaces.
Argazkia: Lucia C. Pan.
Generoa: Drama.
Urtea: 2023.
Iraupena: 99 minutu.
Herrialdea: Galizia.
Estreinaldia: martxoaren 24an estreinatuko da Hegoaldean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...