HILBERRIA. Maixus Rekalde

Konpromisoak zedarritutako bizialdi bat

IDOIA ZABALETA / FOKU.
arantxa iraola
2022ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
1990eko hamarraldian egin zen ezagun, Elkarrin izan zituen ardureiatxikita. Atzo, Lokarriko koordinatzaile eta eledun ohi Paul Riosek eman zuen haren heriotzaren berri: «Maixux Rekalde joan zaigu. Elkarriko eta Lokarriko presidentea, bakezale nekaezina, euskaltzalea, gure laguna. Ohore bat izan da berarekin ibilbidea egitea. Goian bego!». Rekaldek era xumean aurkeztu ohi zuen bere burua, abegikor beti; Oiartzungo (Gipuzkoa) Ugaldetxo auzoko Garro baserriko alabetako batzela nabarmentzea gustatzen zitzaion halakoetan. Hain zuzen ere, hantxe jaioa zen, 1934. urtean.

Fede sendoko pertsona zen, eta Eliza katolikoaren barruko erakundeetan jardun zuen hainbat urtez; Txilen egin zuen aldi bat, eta Augusto Pinocheten estatu kolpea izan zenean, esaterako, han zegoen. Euskal Herrira bueltatuta, besteak beste, Jose Maria Setien Donostiako gotzainaren lantaldearen parte izan zen, eta kazetari ere aritu zen. «Gizartean txertatutako» egitasmoetan oroitzen dute gertukoek, konprometituta beti.

Ekintzek erakusten omen dute ondoen pertsonen neurria. Alzheimerrak erituta urteak zeramatzan Rekaldek, eta ,gaitzaren lehen faseetan, oraindik bere buruaren jabe zenean, konpromiso irmoa erakutsi zuen berriro: Gipuzkoako Afagi elkartean kexua azaldu zuen ez zutelako euskaraz eskaintzen memoria lantzeko tailerrik; haren eskeari lotuta jarri zuten abian zerbitzua. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eredutzat hartu zuen Rekalderen aldarria, eta bideo bat egin zuen 2015ean eskearen harira. Urteak zeramatzan Oiartzungo Petra Lekuona zahar etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.