Albistea entzun

Arabako Celsan kaleratzeak eragozteko plana eskatu du langile batzordeak

Jokin Sagarzazu -

2019ko abenduak 17

Celsa Atlantic siderurgia taldeak Araban dituen bi lantegietan kaleratzerik egon ez dadin, bideragarritasuna plan bat eskatu du hango langile batzordeak. Azaldu duenez, enpresak 11 langile kanporatzeko asmoa du, eta beste horrenbeste lekualdatu nahi ditu; ez luke erregulazio dosierrik aurkeztuko horretarako, langile guztien %10era ez direlako iristen kaleratzeak, eta banan-banan botako lituzke. Langile batzordeak salatu duenez, hala egin zuen hil honen hasieran gaixo zegoen behargin batekin, absentismoa argudiatuta. Kaleratzeak eragozteko, inbertsioak galdegin ditu langile batzordeak, planta horietan ekoizten diren produktuak dibertsifikatzeko.

Celsa Atlanticek lantegi bat du Gasteizen eta beste bat Urbinan, Laminaciones Arreguirenak izandakoak, eta 117 langile ari dira. Urte gatazkatsuak bizitzen ari dira. 2008tik enpresaren jabe da Kataluniako multinazionala —Baionan ere lantegi bat dauka—. 2012an, Arabako bi plantetan 91 behargin bota eta soldatak %30 jaistea proposatu zuen. Protesta ugari egin zituzten langileek, eta lanuzte mugagabe bat abiatu zuten; 178 gora kaleratzerekin erantzun zuen enpresak. Epaitegietan bide luze bat egin ondoren, 2016an, Espainiako Auzitegi Gorenak arrazoia eman zien kanporatutako guztiei.

«Mendekua»

Ordutik, lan etete prozesuetan daude Arabako bi plantetan. Enpresak aldi baterako erregulazio planak egin zituen 2016an eta 2018an. Langile batzordeak ez zuen errekurtsorik jarri horien kontra, negoziazioak abiatzea lortu zutelako. Orain, zuzendaritzaren jarreran «norabide aldaketa» egon dela eta agintariak «iraganeko moldeetara» itzuli direla azpimarratu du. Langile batzordeak uste du «mendekua» dela, 2012ko kaleratze eta murrizten aurka langileek eginiko borrokarengatik. «Heriotza geldo baten bidez saihestu nahi dituzte orduko epaiak eta lortu nahi dute orduan lortu ez zutena».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

EAJko buru Andoni Ortuzar eta CEOEko buru Antonio Garamendi. ©LUIS TEJIDO / EFE

EAJk berretsi du ez duela abstentziora joko ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen

Xabier Martin

EAJko presidente Andoni Ortuzarrek esan du ez dela egongo «abstentzio taktikorik» eta ez duela «pasatzen utziko»,  «sinplea eta erraza» delako erkidegoetako lan hitzarmenen nagusitasuna jasotzea erreforman. CCOOko buru Unai Sordok dio bi urte gelditzen direla legegintzaldian «aldaketak egiteko».

Ontzi bat Bilboko portuan sartzen ©Luis Jauregialtzo (Foku)

Esportazioak pandemia aurreko kopuruetara itzuli dira

Jokin Sagarzazu

Petrolio olio finduak, ontzigintza eta siderurgia nabarmentzen dira. Autogintzak ere gora egin du, Araban bereziki; Nafarroan, aldiz, behera.

Sidenorreko behargin bat, lanean, Basauriko fabrikan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Basauriko Sidenorren lan ituna adostu dute, eta KPItik behera igoko dituzte soldatak

Xabier Martin

LSB-USO, Senda de Ugarte, UGT eta CCOO sindikatuek 2026. urte arteko lan hitzarmena egin dute zuzendaritzarekin, eta soldatak %2,5 igoko dira aurten.

Guggenheimeko garbitzaileek Bilbon egin duten manifestazioa. ©Monika Del Valle / FOKU

Guggenheimeko garbitzaileek babesa eskatu diete hura diruz hornitzen duten erakunde publikoei

Imanol Magro Eizmendi

223 egun daramatzate greban, eta Jaurlaritzak esku hartzea erabaki du, baina, oraingoz, artekari moduan bakarrik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.