Albistea entzun

Datorren asteko estreinaldiak

Arriskuak hartzea maite duen zinemagilea

Jaime Rosales zuzendari katalanaren bosgarren film luzea da 'Petra'; Cannesen estreinatu zen. Ezohiko egitura du filmak
Barbara Lennie aktoreak parte hartzen du, besteak beste, Rosalesen filmean.
Barbara Lennie aktoreak parte hartzen du, besteak beste, Rosalesen filmean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Gontzal Agote -

2018ko urriak 13

Orain dela hamabost urte egindako lehenengo film luzearekin ezagutarazi zuen bere burua Jaime Rosalesek. Pelikula hori Canneseko errealizadoreen astean aurkeztu zuen, eta han Fipresci sari garrantzitsua irabazi zuen. Areto komertzialetan estreinatu zenean, ez zen askorik nabarmendu egunerokoaren errutina agertzen duen hiltzaile baten istorioa. Denboraren poderioz, baina, kultu film bihurtu zen Las horas del día.

Bigarrena egiteko, lau urte hartu zituen zinemagile katalanak, eta ez zuen biderik errazena aukeratu. Izan ere, La soledad ez da pelikula arrunta, istorioaren egituragatik eta hainbat sekuentzia modu paraleloan aurkezteko moduagatik, besteak beste.

Komertzialki estreinatu, eta ez da esaten ahal egundoko arrakasta lortu zuenik. Orduan ere, gutxi batzuek ikusi zuten areto handietan. Hala ere, kontu harrigarri bat gertatu zen handik gutxira, filmak hiru Goya sari irabazi baitzituen. Eta ez nolanahikoak, horien artean pelikularik onenarena eta zuzendaririk onenarena baitzeuden. Oso jende gutxik ikusia zuen pelikula ausart bat saritzea erabaki zuten Espainiako zinema akademiako kideek.

2008an bestelako apustu bat egin zuen Rosalesek. Bere hirugarren filmerako, gai arantzatsu bat aukeratu zuen: Euskal Herriko gatazka armatua. Tiro en la cabeza zen filmaren izenburua, eta, bertan, etakide batzuen eta guardia zibil batzuen artean Capbretonen izan zen tiroketa bat kontatzen zen.

Tragedia greziarra

Beste behin ere, formalki arriskuak hartzea erabaki zuen zuzendariak: urruneko ikuspuntua hartu zuen gertaerak kontatzeko. Filma urte horretako Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zuten, eta, Julio Medemen La pelota vasca-ren mailara ailegatu ez bazen ere, polemika handi samarra eragin zuen. Alderdi zinematografikoez harago, kritika ideologiko ugari jaso zituen filmak; bereziki, Espainiako sektore atzerakoienen aldetik.

Hurrengo urteotan beste bi pelikula egin zituen Jaime Rosalesek: Sueño y silencio 2012an eta Hermosa juventud 2014an. Biak Canneseko zinemaldian estreinatu zituen, baina gainerakoan ez zuten oihartzun handirik lortu.

Orain, berriz, tragedia greziar batekin dator zinemagilea, bere molde pertsonalera egokituta. Berriro ere egitura ezohikoa aukeratu du istorioa kontatzeko, eta beste behin ere Cannesen izan zuten filma lehen aldiz ikusteko aukera.

Petrak ez daki nor den bere aita, betidanik ezkutatu izan baitiote haren identitatea. Ama hiltzen denean, aitaren bila hasiko da Petra. Bilaketa horrek Jaumerengana eramanen du, artista ospetsua eta eskrupulurik gabekoa dena. Era berean, Jaumeren emaztea eta semea ezagutuko ditu. Harreman horiek elkarri lotuko zaizkio, eta biolentzia zurrunbilo batean sartuko dira denak.

Barbara Lenniek jokatu du Petraren rola, eta, harekin batera, Jaime Rosalesen aktore kutunetako batek hartu du parte filmean, Alex Brendemuhlek. Las horas del día pelikula izan zen bien arteko lehenengo elkarlana.

'PETRA'

Zuzendaria. Jaime Rosales.

Aktoreak. Barbara Lennie, Alex Brendemuhl, Marisa Paredes, Joan Botey.

Herrialdea. Espainia.

Urtea. 2018.

Iraupena. 107 minutu.

Generoa. Drama.

Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...