arantxa iraola
Koronabirusa. ANALISIA

Ez da ulertzen erraza

2021eko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan prebentzio neurriak ebazten dituen Labi batzordeak birusaren hedatzea eragozteko Aste Santura begira hartu dituen neurriak indarrean dira, eta agerikoa da horietan ostalarien nahien araberako zehaztapenak eransteko ahalegina. Kontraesanezkoa guztiz: ostalaritzarekin lotutakojarduera asko izurriaren garapenean arriskutsuak izan daitezkeela behin eta berriz esaten ari dira osasun agintariak, joan-etorriak ahalik eta gehien urritu behar direla nabarmentzen, eta, hala ere, etxetik kanpo jan-edanean aritzea eta ostatu hartzea ez da eragotzibertsiorik arriskutsuenetan ere—taberna eta jatetxeen barruko aldeak erabiltzen jarraitzeko modua egongo da, esate baterako—.

Ostalaritzaren alde keinu horiek eginda ere, agerikoa da ezinegona arloko profesionalen eta enpresaburuen partetik. Kalean dira berriro: protestan.Ez da ulertzen erraza dema hori bideratze aldera zergatik ez diren erabaki eta neurri zuztarrekoagoak hartu; zergatik hitz egin den horrenbeste osasun krisi honetan aisialdiaz, beste eremu batzuk ia ahaztuta, eta, hala ere,ez diren neurri eraginkorragoak hartu ostalariek beren jarduna gerarazteko, beste modu batean egiteko. Ez da ulertzen, halaber, zergatik ez diren hobeto eta gehiagotan esplikatu toki itxietan egiten diren jardueren arriskuak; inori errurik bota gabe, baina ahoa irekita maskararik gabe toki itxi batean egoteak, ezinbestean,arrisku batzuk dituela gogora ekartzeko.

Ulertzen zailak diren egoerak ekarriko ditu, gainera, azken erabakiok hartzeko erabili den moduak. Konfinamendu perimetralak sustatzen ari da Labi; estrategia horren eraginkortasuna zelakoa den ez dago argi, baina oraindik ere ulertzen zailagoa izango da aste honen amaiera aldera: izan ere, larunbatean zehaztu zuten zer herri geratuko diren konfinamendu egoera horretan, eta Aste Santua igaro arte ez da berrikusiko. Ostalarien eta opor giroko planen mesederako zehaztapen bat izan da hori ere itxura batean, baina ondo ikasita behar luke lezioak: birusaren hedapena ez da geratuko egun horietan, etamapa hori motz gera liteke aurki benetako errealitatea zein den deskribatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.