ERREFORMA

2023ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Frantziako Parlamentuko Batzorde Paritarioak zenbait aldaketa egin ondoren, honako hauek dira erretretaren erreformaren puntu nagusiak:

1. Erretreta, 64 urtetan. Erretreta hartzeko adina 62 urtetik 64 urtera gibeleratuko da, progresiboki: urteko, hiru hilabete atzeratuko da, eta 2030ean izango dira 64 urte. Elbarriek 55 urtetan hartu ahal izango dute erretreta, eta 62 urtetan, berriz, ezgaitasuna onartua dutenek.

2. Erregimen bereziak.SNCFko langileekin 2018an egin zen bezala, RATP, EDF eta beste erregimen berezi gehienetako langile berriak erregimen orokorrean sartuko dira. Gaur egungo langileek, ordea, ez dituzte baldintzak galduko.

3. Kotizazioak. Pentsio osoa jasotzeko kotizatu beharreko urteak emendatzen aritu dira azken urteetan. 2035erako 43 urtera heldu behar zuen kotizazioan denborak, baina orain 2027ra aitzinatu nahi dute. Erretreta 67 urtetan hartzen dutenek beti jasoko dute pentsio osoa.

4. Lan bizitza luzeak. Lan merkatura gazte sartutakoek erretreta lehenago hartu ahal izango dute: 18 urte baino lehenago hasitakoek, 60 urtetan. 21 urte bete aurretik gutxienez bost hiruhileko lan egindakoek ere erretreta aitzineratu ahal izango dute, betiere 43 urtez kotizatu badute eta gutxieneko adin bat betez gero.

5. Adineko langileak. Sistemaren arazoetako bat da adineko langile asko lanik gabe geratzen direla erretreta hurbil dutenean. Hori gutxitze aldera, enpresa handiek jakinarazi beharko dute adineko langileen zer kopuru duten eta zer egingo duten tasa hori handitzeko. Egiten ez dutenek zigor bat jaso ahal izango dute. Gainera, LRk eskatuta, 60 urtetik gorakoentzat kontratu berezi bat izango da, kotizazio txikiagoekin. Azken testuak dio proba bat egingo dutela 2023-2026an.

6. Emazteak. Ama izandako emazteek %1,25eko gainsari bat izango dute beren pentsioetan, baldin eta 64 urteren aurretik 43 urtez kotizatu badute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.