Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Adorea ematen duten sei istorio

Juan Luis Zabala -

2021eko ekainak 30

Berez, ez dago urrunera jo beharrik zailtasunei eta ezinei, bazterkeriei eta bidegabekeriei aurre egiten dien jende saiatu eta eredugarriaren istorioak ezagutzeko eta haietan sakontzeko, baina interesgarria izan daiteke guregandik geografikoki urrun dauden horrelako pertsonak eta istorioak ezagutzea ere. Horretarako aukera ematen du Impact with Gal Gadot dokumental sailak (National Geographicen YouTubeko kanalean). Kasu horretan, zehazki, AEBetakoak eta Brasilgoak dira pertsonaiak eta kontakizunak. Gal Gadot israeldar aktoreak ekoitzi ditu, hainbat kiderekin batera —horien artean Vanessa Roth, Freeheeld dokumental Oscar saridunaren ekoizlea—, eta Gadot da dokumentalen aurkezlea ere.

Sei dokumentalek osatzen dute Impact with Gal Gadot, eta bakoitzean emakume gazte bat da protagonista. Lehenengoan, Ice Breakers, Kameryn, Detroiteko 20 urteko patinaje artistikoko entrenatzailea, emakume beltz gazteak izotz pistan zein pistatik kanpo ahalduntzen ahalegintzen dena. Bigarrengoan, Surf Sisters, Kelsey, ahizpa bikia COVID-19aren ondorioz hil ondoren dolua beste era bateko traumak nozitzen dituzten emakume batzuekin batera surf-terapiako programa baten bidez igarotzen ari dena, Kalifornian. Hirugarrenean, The Ripple Effect, Arianna, ur edangarria eskuratzeko arazoak dituzten bizilagunei lagundu nahian ura iragazteko sistema bat ikertu duen 19 urteko Puerto Ricoko unibertsitate-ikaslea. Laugarrenean, Coming Home, Kayla, etxerik gabe geratutako Memphisko emakume beltz transexualei era askotako laguntza ematen aritutakoa. Bosgarrenean, Killer Red Fox, Shirell, Louisianako bere tribuko lehen emakume buruzagia. Seigarrenean, Nao Ponta dos Pés, Tuany, Rio de Janeiroko favela arriskutsuenetako batean neskentzat dantza konpainia sortu zuen 23 urteko dantzaria.

Amorragarria eta arriskutsua gertatzen da sarritan fedea izanez gero eta saiatuz gero dena lor daitekeela dioen autolaguntzako filosofia, ezin baita ahaztu batzuetan federik sutsuenak eta meritu handieneko ahaleginak ere alferrikakoak izaten direla, baina ezin da ukatu Gal Gadotek dokumental horietan hurreratzen dizkigun istorioak, interesez eta enpatiaz ikusteko modukoak izateaz gain, ikusleari adorea emateko modukoak ere badirela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Neska bat erremontean nola aritzen den ikasten, atzo, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erremontean ikasten

Urtzi Urkizu

BERRIAlagun batzuek erremonte tailer bat egin dute Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Kirola probatzeko aukera ere izan dute, Endika Barrenetxea maisu zutela.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Institutu bat gizartea bera da, baina eskala txikian»

Iker Tubia

Irakaskuntza «esker oneko» lana izan da Mangadorentzat, eta zuzendari aritu zen urte luzez. Antolatzea eta irakastea maite ditu, baita ikastetxeetatik kanpo ere. Erretiroa hartu ondotik, zaletasunei eutsi zien: euskara, irakaskuntza eta tradizioak.
Barbara Farre eta Joana eta Mireia Vilapuig, martxoaren 29an, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bi ahizpa aktoreren autofikzio bat

Urtzi Urkizu

Filminek 'Selftape' telesaila estreinatuko du etzi. Joana eta Mireia Vilapuigek beren bizipenetan oinarrituta sortu dute fikzioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...