ELN

2019ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Zer da?

ELN Nazioa Askatzeko Armada ezkerreko gerrilla bat da. Kubako iraultza ezagutu zuten ikasleek sortu zuten. Apaiz katoliko ezkertiarrek eragin handia izan zuten ELN-n, eta 1970eko hamarkadatik aurrera askapenaren teoriak eragin handia izan zuen gerrillan.
ELNren erreferentziazko pertsonaia Camilo Torres apaiza da. ELNk garrantzi berezia ematen dio baliabide naturalen kontrol nazionalari, eta, horregatik, haren jardunaren zati handi bat petrolio eta meatzaritza arloko multinazionalen aurkako borrokan zentratuizan da. Landa guneetako gerrilla bat da, batik bat, eta hiri nagusietan presentzia eskasa izan du historikoki.

Kronologia

1964. ELN sortu zuten Magdalena Medio haranean.

1965. Lehenbiziko ekintza: Simacota udalerria hartu zuen Santander departamentuan.

1966. Camilo Torres hil zuen armadak.

1973. Armadaren erasoaldi baten ondoren, gobernuak ELNren gaineko garaipena aldarrikatu zuen.

1981. Erreforma prozesu bat hasi zuen, borroka berpiztu eta erakundea handitzeko, Manuel Perez apaizaren gidaritzapean.

1988. Joan den ostegunekoa egin arte erasorik handiena zena egin zuen, Antioquia departamentuan: hamabost soldadu hil zituen, eta hogei gerrillari hil ziren.

1998. Perez apaiza hil zen. Gerrillak elkarrizketak izan zituen Andres Pastranaren gobernuarekin.

2003. 4.500 kide zituen; uste denez, inoiz baino gehiago.

2014. Gobernuak eta ELNk bake negoziazio bat aztertzeko elkarrizketak hasi zituzten.

2017. Bake negoziazioak hasi zituzten gobernuak eta ELNk.

2019. Bake negoziazioak hautsi ditu gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.