Tarajalgo biktimak oroitzeko martxa egingo dute gaur

2018ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Tarajalen, Ceutan, 2014ko otsailaren 6an izandako tragedian hildako biktimak gogoan izango dituzte gaur ehunka lagunek. Duintasunaren V. Martxa arratsaldeko 15:30ean abiatuko da Argentina Parketik. Tarajalgo hondartzara iristean adierazpen bat irakurriko dute, tragedia gogoratzeko eta auzia artxibatu izana salatzeko. Pertsonak ez dira legez kanpokoak. Unean uneko kanporaketak bai, izango da aurtengo martxaren leloa.

Asteartean, hilaren 6an, lau urte beteko dira tragedia hartatik. Goizalde hartan dozenaka errefuxiatu saiatu ziren muga zeharkatzen, hondartzan dagoen hesitik eta itsasotik, baina guardia zibilek tiro egin eta hamabost lagun hil ziren, ustez itota. Hasieran hamasei guardia zibil inputatu zituzten, baina auzia artxibatzea erabaki zuten 2015eko urriaren 15ean.Gobernuz kanpoko erakundeen lanaren eraginez, auzia berriz zabaltzea lortu zen, baina aurreko astean beste epaile batek erabaki zuen kausa artxibatzea.

Gobernuz kanpoko erakundeek atzo jakinarazi zutenez, berriz jarriko dute helegitea, auzia behingoz iker dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.