Estrasburgo: «Londresen zaintza sistemak giza eskubideak urratu ditu»

Auzitegiak ebatzi du, esaterako, gobernuak ez duela errespetatu adierazpen askatasuna

ander perez zala
2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Gobernuaren zaintza sistema legez kanpokoa dela ebatzi du Estrasburgok, giza eskubideak «urratu» dituelako. Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasunerako Agentzia Nazionaleko langile ohi Edward Snowdenek eman zuen zaintza masiborako programaren berri eta, geroztik, kontrako ebazpen judizialak besterik ez ditu jaso Londresek. Azkena atzokoa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarena, adierazi baitu gobernuak ez duela errespetatu pribatutasunerako eskubidea, ez eta adierazpen askatasuna ere, beste hainbat giza eskubideren artean.

Auzitegiak ebazpenean argudiaturikoaren arabera, «ez da behar adina kontrol izan» programa horren inguruan, eta horrek «ahalbidetu du» inteligentzia zerbitzuek askatasuna izatea informazioa gordetzerakoan. Ordea, argi utzi nahi izan du urraketak egin zirela gainbegiratzerik ez zelako izan, eta ez ditu zalantzan jarri programaren izaera eta helburua.

2016an ere, Erresuma Batuko Botereen Ikerketarako Auzitegiak ebatzi zuen CHQ, MI5 eta MI6 inteligentzia zerbitzuek ez zituztela errespetatu herrialdeko pribatutasun legeak herritarrei buruzko informazioa eta datuak biltzerakoan, eta hori guztia gainbegiratu gabe egin zela. Horrez gain, Estrasburgok ebatzi du ez direla «behar bezala» babestu kazetarien informazio iturriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.