Italiak hamabi itsasontzi emango dizkio Libiari

2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Italiako Gobernuak hamabi ontzi emango dizkio Libiari datozen egunotan, Mediterraneoan «giza trafikoa borrokatzen» laguntzeko. Hala iragarri zuen atzo Erromak, eta helburua litzateke Libiako kostazainen «operazio lanak indartzea»; ontziak emateaz gain, horien mantentzeaz arduratuko da Italiako gobernua —urtea amaitu arte—. Bi herrialdeen arteko akordioaren arabera, Italiak Libiako kostazainak ere «entrenatuko» ditu.

Egun berean jakinarazi zuten Libiako kostazainek 279 migrante aurkitu zituztela Mediterraneoan. Kostazainen eledun Ayub Qasemen arabera, denak Libiara eraman zituzten: «Hiru ontziak hondoratzen hasiak ziren; hamalau herrialdetako pertsonak zeuden han».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.