Irlandako mugari buruzko batzorde bat osatu dute

2019ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Gobernuak atzo jakinarazi zuen Irlandako mugari buruzko adituen batzorde bat osatu duela, brexit-a gauzatzen denerako auzi horretaz aritzeko. Zehazki, adituek Londresi gomendioak emango dizkiote Irlandako mugako protokoloaren backstop-aren inguruko alternatibez. Steve Barclay Brexit-erako ministroa izango da presidentea.

Irteera itun batekin gauzatzen bada, Bruselak eta Londresek trantsizio epe batean negoziatuko dute etorkizuneko harremana. Tarte horretatik aterako den adostasunak muga gogorra eragozten badu, bi aldeek ez dute protokoloa indarrean jarri beharko Erresuma Batua aduana batasunean geratzea, esaterako—; kontrakoa gertatzen bada, backstop-a erabili beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.