Albistea entzun

EKOGRAFIAK

Traizioa

Amaia Garcia -

2023ko otsailak 16

Nola lortzen dugu besteekiko konfiantza? Une oro gure ondokoa gure laguna dela pentsatzen al dugu? Horrelako zalantzak bizi dituzte Traitors (HBO Max) saioko lehiakideek. Traizioa da saio horren funtsa. Saioa irabazteko, estrategia oso beharrezkoa da, eta emozioak alde batera utzi behar dira.

Sergio Peris-Mencheta aktorea da saioaren aurkezlea. Saioan parte hartzen duten lehiakideen soslaiak oso desberdinak dira: kirolariak, aktoreak, idazleak, kazetariak eta politikari ohi bat ditugu saioan. Politikari ohi hori Cristina Cifuentes da, eta bere pertsonaiarekin asko jolasten dute saioaren hasieran. Cifuentesek aitortu du PP alderdian bizi izandako traizioen ostean horren inguruan asko dakiela, baina saioko traidoreek lehen saioan akabatu egin dute politikaria.

Traidoreak lehiakideen artean daude, eta inork ez daki zein izango den hurrengo egunean hilko den pertsona. Horrez gain, gauero mahai borobil baten inguruan lehiakideen artean traidorea nor den erabaki behar dute, eta pertsona hori kaleratu egingo dute. Saioak erritmo oso bizia du. Harrapatu egiten zaitu. Kapitulu bakoitzaren amaieran traidoreen hilketa gauzatzen da. Askotan, emaitza ikusteko, hurrengo kapituluaren hasiera ikusi behar da. Horregatik, saioa ziztu bizian ikusi nuen.

Sigüenzako gazteluan grabatu dute. Horrek ukitu misteriotsuagoa ematen dio saioari. Kapituluak ikusten ditugun bitartean, argi geratzen da ez dela beste reality bat, adimena, estrategia eta aliantzak ezinbestekoak direlako. Saioaren finala prestatzeko, lehiakideei pentsatzeko denbora ematen diete. Lau pertsona geratzen dira gazteluan. Azkeneko bilera egin baino lehen, lehiakide bakoitzak beste lehiakideekin elkarrizketak izaten ditu. Bertan, aliantzak eta traizioak argi geratzen dira, baina azkeneko unera arte ez dago batere argi irabazlea nor izango den. Hori bai, laguntasuna alde batera utzi dute denek, eta lehiakide bakoitzak bere interesak lehenetsi ditu saria lortzeko.

Saioaren zortzi kapituluetan denetarik pasatzen da. Lehiakideek pasatu behar dituzten probak aurrera eramateko, kirol gaitasuna, logika eta adimena ezinbestekoak dira ere. Traitors formatua Erresuma Batuan, Herbehereetan eta AEBetan egin dute, eta, seguruenik, beste toki gehiagotara iritsiko da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / FOKU

«Zigor sistemak itxaropen faltsuak sortzen dizkie biktimei»

Amaia Igartua Aristondo

Macaya-Andresen arabera, botere punitiboak hauspoa ematen dio izu sexualari, feminitate eredu jakin bat indartzeko. Diskurtso horrek esentzializatu egiten omen ditu hala biktima nola erasotzailea.
'Dragoi Bola Z F berpiztua' filma ©Berria

Anime Box ‘streaming’ plataforma martxan da Hego Euskal Herrian

Urtzi Urkizu

Film bakarra du euskaraz. Mangaberri taldeak eskatu du eduki berriak euskarara bikoizteko eta azpidazteko. Gaur, 22:00etan, Mangaberrik zuzeneko saio bat egingo du Twitch sare sozialean, Anime Box plataformaren inguruan hitz egiteko.

 ©BERRIA

Urduritasunak gora, azazkalak ahora

Amaia Jimenez Larrea

Antsietatea, urduritasuna edo dena delakoa baretzeko asmoz, askok azazkalei hozka egiten diete. Ez dago azazkalei hozka egiten uzteko tratamendu finko eta eraginkorrik, baina adituek emozio horien jatorria aztertzea gomendatzen dute.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...