70.000 euroko zigorra, 'brexit'-aren aldeko kanpainari

2018ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
70.000 euroko zigorra ezarri diote Vote Leave-ri, 2016ko ekainean egindako erreferendumeko brexit-aren aldeko kanpaina ofizialari. Erresuma Batuko Hauteskunde Batzordeak atzo kaleratutako txosten baten arabera, kanpainak hauteskunde legea urratu zuen, eta legez ezarritakoa baino 565.000 bat euro gehiago gastatu zituen. Zortzi milioi eurokoa zen kanpainarako onartutako gastu maila.

Boris Johnson uztailaren 9ra arte Erresuma Batuko Atzerri ministroa izandakoa zen,hain zuzen —dimisioa eman zuen—, buruzagietako bat. Batzorde independentearen txostenak dioenez, Vote Leave-k 760.000 bat euro desbideratu zituen Be Leave Europako Batasunaren kontrako taldearen kontuetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.