Hego Euskal Herrian 1.213 eurora igo da batez besteko pentsioa

Jon Fernandez.
2019ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Hilabetetik hilabetera handitzen jarraitzen du pentsiodun kopuruak. Urtarriletik uztailaren 1era bitartean, Hego Euskal Herriko 4.030 pentsiodun gehiago daude Gizarte Segurantzan, denera 696.129. Pentsiodun kopuruak gora egin ahala, batez besteko pentsioa ere gora egiten ari da, lan merkatua utzi eta erretiroa hartzen dutenen soldatak aurreko belaunaldikoenak baino handiagoak direlako, orokorrean. Horrela, Hegoaldeko pentsiodunen batez besteko ordaina 9,06 euro handitu da aurtengo lehenengo seihilekoan, eta hilabetean 1.214 eurora iritsi da.

851 euro, alargunentzat

Pentsiodun gehienak, %65, erretiratuak dira, eta horien artean batez besteko pentsioa handiagoa da: hilean 1.379 euro, batez beste. Aldiz, alarguntasunarenak dira pentsioen %24, eta horien batez besteko ordaina 851 euro da.

Halaber, igo egin da Gizarte Segurantzak Hegoaldeko pentsioak pagatzeko hilero erabiltzen duen diru kopurua ere: 845,1 milioi pagatu berri ditu; urte hasieran baino 11,5 milioi gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.