Espainiako Gizarte Segurantzaren zorra %13 hazi da

2019ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Espainiako Gizarte Segurantzaren zorra %13 handitu da urtea hasi denetik maiatzera arte. Espainiako Bankuak emandako datuen arabera, zor hori 46.821 milioi eurokoa zen maiatzean, 2017. urtea amaitu zenean baino %71 handiagoa. Azken urteetan Espainiako Gobernuak Gizarte Segurantzari maileguak egin dizkio pentsioen ordainari aurre egin ahal izateko, eta horrek ekarri du zorraren igoera. Eta bide horretan jarraituz gero, Gizarte Segurantzaren zorra 55.000 milioi eurokoa izango litzateke urtearen amaieran —urtarrilean 41.194 milioi eurokoa zen—.

Aurreko astean, kopuru horiek jakin aurretik, Magdalena Valerio Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzaren jarduneko ministroak ukatu egin zuen pentsioen defizita gastuaren arazo bat dela. Izan ere, Espainiak bere BPGaren %12 gastatzen du pentsioetan, Europako Batasuneko batezbestekotik behera. Arazoa, Valerioren arabera, diru bilketan dago, sistemak behar duena baino gutxiago jasotzen duelako. «Gaur-gaurkoz, [pentsioak ordaindu ahal izateko] maileguak ematen jarraitu beste irtenbiderik ez daukagu», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.