Gestampen irabaziak %17,6 jaitsi ziren iaz

2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Urtetik urtera emaitzak hobetzen aritu ondoren, geratzeko garaia iritsi zaio Gestampi ere. Autoentzako osagaien egileak 212 milioi euro irabazi zituen 2019an, aurreko urtean baino %17,6 gutxiago.

Berez, salmentak handitzea lortu zuen Abadiñoko taldeak. 9.065 milioi euro fakturatu zituen, %6,1 gehiago, eta nahiko ongi eutsi zion irabazi tarteari: salmenten %5,6, 0,6 gutxiago.

Baina taldeak amortizazio handiagoak egin ditu, eta bere aktibo batzuen balioa txikitu behar izan du. Bihurgunez betetako errepidean dago autogintza, trantsizio garestia egin behar baitu errekuntza motorretatik teknologia elektrikoetara. Horiek horrela, inbertsioak txikitu ditu Gestampek, eta, kostuak gutxitzeko, 1.300 langile kendu ditu Txinan, Alemanian, Erresuma Batuan, Argentinan eta Suedian. Jakinarazi du aurten gehiago egingo dituela.

Txinan 11 fabrika ditu Gestampek, eta horietako hamar martxan jartzen ari da orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.