Albistea entzun

Naizendarren festa

Naizen elkarteak Bigarren Hezkuntzarako sortutako ikus-entzunezkoak eta kamiseta berriaren diseinua aurkeztuko ditu gaur, urteroko festan
Naizen elkartearen aurkezpen eguneko argazkia, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Naizen elkartearen aurkezpen eguneko argazkia, Donostiako Antzoki Zaharrean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ane Insausti Barandiaran -

2023ko urtarrilak 28

Lortutakoak gogoratzeko, indarrak hartzeko eta eskerrak emateko eguna izango da gaurkoa Naizen adingabe transexualen elkartea osatzen duten 400dik gora familientzat. Izan ere, gaur egingo dute elkartearen urteroko jaia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusian.

Ospatzeko eguna ez ezik, berritasunak aurkeztekoa ere izango da. Izan ere, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, Sexu identitatea eta aniztasuna izeneko bost ikus-entzunezko sortu dituzte, eta festa baliatuko dute horietako lehena aurkezteko. Gainerakoak otsailean argitaratuko dituzte, ostiral bakoitzean bana.

Aitziber Garmendia, Kepa Errasti eta Garazi Urkola dira protagonistak. Ama baten, aita baten eta alabaren azalean sartuko dira hurrenez hurren, eta eguneroko bizitzako egoerak antzeztuko dituzte, umorez, hainbat hausnarketa proposatzeko. Bea Server Naizen elkarteko bozeramaileak azaldu du hainbat gai landu dituztela: «Bitxia da, zeren transexualitatea aipatu gabe horri buruz hitz egiten baitugu, baina gauza askoz ere gehiagoz ere bai».

Ikus-entzunezkoez gain, Naizen-en kamisetaren diseinu berria ere erakutsiko dute gaurko ekitaldian. Eman begi lelopean, diseinu lehiaketa izan dute martxan azken hilabeteetan, eta gaur aurkeztuko dute kamiseta berriaren itxura;Yogurina Borovak emango dio saria irabazleari.

Era berean, Bizipoza elkartearekin batera ondutako bideoklipa sareratzeko eguna ere izango da gaurkoa. Hernaniko (Gipuzkoa) Biteri aretoan egingo dute CD-DVD berriaren aurkezpena, eta Naizen da hartu dituen elkarteetako bat. Beraz, festan ere aurkeztuko dute Kai Nakaik eta ETSko Iñigo Etxezarretak abestutako kantua. Elkarteko hainbat gaztek parte hartu dute bideoklipean.

Maialen Arzallus eta German Urteaga bertsolarien saioaren ostean, elkarrekin bazkalduko dute familiek. Arratsaldean, festa publiko orokorrari irekia egongo da, eta Pontx pailazoaren, Yogurina Borovaren eta Kai Etxanizen emanaldiak izango dira.

Urteko balorazioa

Serverren arabera, urte «gogorra» izan da 2022a, Espainiako trans legea dela eta: «Gezur asko zabaldu dira, eta lortutakoak kolokan ikusi ditugu. Orain arte egiten genituen hitzaldiak gure errealitatea zabaltzeko ziren, eta, aurten, indarrak jarri behar izan ditugu gezurrak ezeztatzen».

Hori dela eta, hurrengo urterako helburutzat jarri dute unibertsitateko ikasleak sentsibilizatzea, hezkuntzan eta adin txikikoekin harremana daukaten unibertsitate gradu guztietan transexualitatea jorratzeko. Unitate didaktikoak martxan dituzte dagoeneko, eta, pixkanaka, materiala sortuz joan nahi dute, haur transexualen errealitatea geroz eta ezagunagoa izan dadin.

Naizen elkartearen urteko festa

Gaur, 11:30etik aurrera, Miramonen (Donostia).

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eneko Sagardoi aktorea ©Oskar Matxin / Foku

Eneko Sagardoi Roland Emmerichen telesail batean ari da lanean

Urtzi Urkizu

Gladiadoreen gaineko telesail bat da: Those about to Die. Ekoizpen erraldoi bat da eta Erromako Cinecitta estudioetan ari dira grabatzen. «Sinestea kostatzen zait oraindik», esan dio BERRIAri Sagardoik.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Kultura parte-hartzaileak dira bide eraldatzaileak»

Urtzi Urkizu

Historialaria da Aierdi. Aniztasuna eta generoa lantzen ditu formakuntza saioetan, hezkuntzan zein erakunde eta enpresetan. «Bizipenei balioa eman, eta horietatik abiatzen gara eraldaketarako».
Ataungo Barandiaran museoan elkartutako emakumeak, atzo. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Lihoaren txirikordak

Enekoitz Telleria Sarriegi

Makrame ikastaro berezia egin dute Ataungo Barandiaran museoan, lihoa erabiliz. Landare hori zuntz bihurtu arteko prozesuaren eta Euskal Herrian izan duen garrantziaren berri izan dute.

 ©GORKA RUBIO / @FOKU

«Ez gara gelditzen; gu oraindik hor gaude, lehen lerroan»

Ane Insausti Barandiaran

Lasarteko emakumezkoen lehen saskibaloi taldeko kidea izan zen Zumeta, eta han sortu zen Urrezko Neskak taldea. Geroztik, ikuskizun ugari egiten dituzte elkarrekin. Ibilketa nordikoan eta abesbatzan ere aritzen da: «Ez gara etxean egotekoak».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.